umeak

Home/Tag: umeak

Udazken festa

Azaroaren 1ean ospatu zen Udazkeneko Festa Loiolako Erriberako auzoko Oroimenaren parkean. Egun eguzkitsu aparta eduki genuen. Lagun asko gerturatu ziren antolatutako jarduera eta tailerretara. Zozketan barazki ekologikoko 2 saski eder, Hontza liburudenda eta Tamayo paperdendako bi opari txartel eta Aranzadi Zientzia Elkarteko anfibioen posterrak eta "Hernaniko eta inguruetako anfibioak eta narrastiak" liburuak banatu ziren ume

Haurrek ibaia naturala nahi dute

Udaberrian auzoetan eginiko haur festetan (URUMEA BIZI!) umeei eskatu zitzaien Urumea ibaia marrazteko eta hura irudikatzeko. Adin ezberdinetakoek (1-12)  ia 200 marrazki oparitu zizkiguten eta gehienek ibaia biziaz beterik margotu zuten, natural itxurarekin, ertzak berdeak eta zuhaitzekin, urak urdinak eta animalitxoekin. Zer ibai mota utziko diegu? Bada aukera eta erronka dugu Urumearen, eta gainontzeko ibai

Urumea bizi: Zuloaga plazan-STM. Kronika

Maiatzaren 30ean, haur festaren motoreak berotzeko San Telmo Museoan Pello Añorga ipuin kontalariaren saio bat burutu zen. Ipuin eta pasadizo ezberdinez baliatuz urumea ibaiaren iturburutik itsasorainoko bidai batean ereman gintuen. Maiatzaren 31ean "ura, iabaiak eta herriak" erakusketaren barnean kokatzen den hiritar agendako azkeneko haur festa burutu zen. Eguraldi kaxkarrak jarduera batzuk bertan behera uztera behartu

Urumea bizi: Zuloaga Plazan!

Animatu eta zatoz zure familia eta lagunekin! Ipuin kontalaria: Pello Añorga Adina: 4 urtetik 10era. Lekua: San Telmo Museoan. Eguraldi txarra badago, euri ekaitza, ekintza batzuk San Telmo Museoan burutuko dira.

Prentsaurrekoa: ura giza eskubidea manifestua eta asteburuko jarduerak

Biharko (maiatzak 28) iragarri dugun prentsaurrekoa, osteguenean (maiatzak 29) burutuko da. Bihar goizean zehaztuko dizuegu tokia eta ordua. Barka eragozpenak. Datorren maiatzaren 31n, larunbatean, San Telmo Museoan martxotik egon den "ura, ibaiak eta herriak" erakusketari amaiera emateko Haritzalde Naturzaleen Elkartetik jarduera ezberdinak antolatu ditugu. Horrela, goizean haur-festa izango da Zuloaga plazan eta arratsaldean Urumearen jaitsiera eta