Crocosmia landare inbaditzailea kentzera

Crocosmia landare inbaditzailea kentzera

Datorren urriaren 20an, igandean, Uliara hurbilduko gara beste behin Hegoafrikan jatorria duen Crocosmia landare arrotz inbaditzailea kentzera. Behar ditugu bolondresak, zure laguntza nahi dugu! 16:30etan dugu hitzordua Uliako parkeko sarreran, aparkalekuan. Espezie inbaditzaileen arazoa eta nola erauzi behar ditugun azaldu eta gero Loitxikiko maldan behera abiatuko gara.

Ikusiko duzue lan erraza, baina oso neketsua eta amaitezina dela, asko asko daudelako. Horregatik, zure eskuak behar ditugu, ZATOZ! 18:30ak aldera azkaria egingo dugu indarrak berreskuratzeko. Ez galdu esperientzia!

Tags: |

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.