landaketak

Home/Tag: landaketak

Pinua eta Gipuzkoako Aldundiaren baso-politika

Gipuzkoako (eta oro har Euskal Herriko eremu atlantiarreko) pinudiek bizi duten hondamendia dela eta, baso-kudeaketaren gaiak gaurkotasuna hartu du. Tentuz irakurtzekoak dira administrazioen eta ikerketa zentroen azalpenak, baina bereziki, Baskegur Euskadiko Egurraren Elkartearen jarduna da idatzi honen bidez eztabaidatu nahi duguna. Egurgintzaren sektoreko profesionalek Pinus radiata espezieak bizi duen baso-osasun egoerari irtenbidea ematea eskatzen dute,

Zuhaitz landaketa Ametzagainan

Datorren martxoaren 19an, urtero data hauetan egiten dugun bezala, Donostiako Ametzagainako eremu naturalean, zuhaitz eguna ospatuko dugu, landaketa baten bidez, (munduko basoko eguna, martxoaren 20a da). Ekintza hau Donostiako gizarte osora zabaldu nahi dugu, beraz irekia izango da eta nahi duenak parte hartu dezake, hori bai, mendiko zapatilak edo botak eramatea gomendatzen dugu. Parte hartzeko

Zuhaitz landaketa Donostiako Musika Hamabostaldiarekin

AURREKARIAK. 2012ko emanaldietan zehar, Donostiako Musika Hamabostaldiak (DMH) sortutako CO2-a konpensatu nahian, honako zuhaitz landaketa hau egin genuen bi elkarteok elkarrekin: 75 astigar txiki 120-150cmkoak 25 astigar txiki 150-200cmkoak 15 urki 150-200cmkoak 25 urritza 150-200cmkoak 60 lizar 120-150cmkoak 20 intxusa 80-120cmkoak Guztira 220 zuhaitz landatu genituen. ORAINGOAK. Duela 3 urte bezala, aurten ere, DMH, Haritzalde

Zuhaitz landaketa herrikoia Loiolako Erriberatan

Aurreko larunbatean, martxoak 28, euripean baina umore eta aldarte onez 85 lagunetik gora elkartu gara Loiolako Erribera auzoan Urumea ibaiaren ertzean landaketa herrikoia egiteko. Haritzaldek antolatu du, baina Auzo Elkarteko laguntza izan dugu. Hemendik eskertu nahi diegu etorri den jende guztiori eta mezua zabaltzen lagundu diguten guztiei, bereziki Ikasbide Ikastola eta Amara Berri Ikastetxeei. Donostiako

Zatoz udaberria hasiera ospatzera Haritzalderekin!

Urumea gertutik ezagutzeko bisitaldi gidatua larunbatean (traineruz, arrauning.com) eta igandean (oinez). Loiolako Erriberako Auzokide Ekartearekin zuhaitz landaketa herrikoia egingo dugu larunbat goizean. Urumearen ibaiertzean Miken Laboaren pasabidearen albo batean. Ondoren indarberritzeko mokadutxo  bat hartzeko aukera Apitxin tabernan.