Zuhaitz landaketa herrikoia Loiolako Erriberatan

Zuhaitz landaketa herrikoia Loiolako Erriberatan

Aurreko larunbatean, martxoak 28, euripean baina umore eta aldarte onez 85 lagunetik gora elkartu gara Loiolako Erribera auzoan Urumea ibaiaren ertzean landaketa herrikoia egiteko. Haritzaldek antolatu du, baina Auzo Elkarteko laguntza izan dugu. Hemendik eskertu nahi diegu etorri den jende guztiori eta mezua zabaltzen lagundu diguten guztiei, bereziki Ikasbide Ikastola eta Amara Berri Ikastetxeei.

Donostiako Udalak doanik emandako eta goizean landaturiko  zuhaitzak 107 izan dira. 120-200 cmkoak espero genituen eta 3-4 mkoak etorri dira asko. Lan estra, baina oso gustura. Amaitzeko hamaiketako bikaina. Zorionak denoi!

Landatutako zuhaitzak:
20 astigar txiki
20 haritz
7 astigar txuri
20 haltza
20 zumar
13 urki
7 lizar

Mila esker eta zorionak denori!!

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.