Naturzaleon III. argazki lehiaketa

Home/Sentsibilizazioa/Naturzaleon III. argazki lehiaketa

Naturzaleon III. argazki lehiaketa

OINARRIAK

1. Antolatzailea:
Haritzalde Naturzaleen Elkartea.

2. Partehartzaileak:
Naturzalea den edonork parte hartu dezake, bere adina edozein dela ere. 18 urtetik beherakoek guraso edo tutorearen baimena beharko dute.

3. Gaia:
UNANUE Landa Parkea eta inguruak. Aurten Haritzalde arreta berezia ari zaio eskaintzen Añorgako gainari. Sutsu borokatzen arigara Belartza 2 makroproiektua gelditzeko eta Unanue Landa Parkea egi bihurtzeko. Landa eremua eta gelditzen zaigun gerriko berdea aldarrikatu eta defendatu nahi dugu. Beraz, argazkietarako gaia horixe izango da: Natura, biodibertsitatea, landa eremua, paisaia, landa-zabala, basooa, zuhaitzak, landareak eta loreak, fauna, baserriak eta bizimodua… Lagunduko al diguzu Añorgako altxorrak ezagutzen?

4. Argazkiak aurkezteko prozedura:
* Argazkiak 2018ko maiatzaren 21tik ekainaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira.
* Partehartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
* Argazkiak JPG formatuan bidali beharko dira izen-emate inprimakiarekin batera.
* Argazkiek gutxienez 300 kb eta gehienez 4 mb izango dituzte.
* Parte hartzaileak izen-emate orria bete beharko du Haritzalderen web orrian egokituko den formularioa betez: izen-abizenak eta telefono zenbakiarekin, Haritzaldeko kidea den ala ez adieraziz.

5. Epaimahaia:
Epaimahaiak irabazleak hautatuko ditu. Haritzaldeko Zuzendaritzako bi kidek osatuko dute:
– Aitziber Egaña
– Xabier Rubio

6. Sariak:
1. Saria: Asteburu bat (2 gau+gosariak) 2 lagunentzat SASTIZAR Landetxean, Areso (Nafarroa)+ Haritzaldeko sudadera
2. Saria: 50€ Kultura-bonoa + Haritzaldeko kamiseta
3. Saria: 25€ Kultura-bonoa + Haritzaldeko kamiseta
– Parte hartzen duten Haritzaldeko kideen artean 50 €ko Kultura-bonoa zozketatuko da.
– Parte hartzaile guztien artean 25€ko 2 kultura-bono eta sudadera bat zozketatuko dira.

7. Epaia eta sari banaketa:
Epaia ekainaren 18an ezagutzera emango da eta sari banaketa ekainaren 20an izango da Añorgako Jolas Etxean, 19:30etan.

8. Eskubideak:
Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Haritzalde Naturzaleen Elkartearen esku geldituko dira, egoki deritzon jarduera eta formatuan argitaratu ahal izateko, beti ere irabazi asmorik gabe eta egilearen izen- abizenak aipatuz.

9. Onarpena:
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar ezinbestean eta agertu daitezkeen edozein ustekaberen aurrean antolakuntzak erabakiko du, erabaki horren aurrean ezin izango delarik apelatu.

Laguntzaileak: Tamayo eta Sastizar Landetxea.

Oinarriak jeitsi (PDF).

About the Author:

Leave A Comment

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.