Kontserbazioa

Home/Kontserbazioa

Otsoa eta abeltzaintzari buruzko hitzaldia

Hitzaldia: El lobo y la ganadería extensiva ¿Cómo cambiar el cuanto? Presentación de las conclusiones del Proyecto “Vivir con lobos” Hizlaria: Isabel Diez Leiva, "Vivir con lobos" kanpainaren koordinatzailea. Data eta ordua: 2018ko otsailaren 16ko ostiralean arratsaldeko 19:00tan. Lekua: Ekoetxean, Pelota 5 behea, Bilbo. Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea. Informazioa gehiago.

2017ko Zuhaitz Eguna

Datorren martxoaren 18an, urtero data hauetan egiten dugun bezala, Donostiako Ametzagainako parkean (Lau Haizeta), zuhaitz landaketa egingo dugu. Izan ere, martxoaren 21ean, udaberriaren etorrerarekin bat, mundu mailan Basoen Eguna ospatzen da eta Haritzaldetik aurreratu nahi izan dugu festa. Honekin Haritzaldek daramatza 21 urte zuhaitz eguna antolatzen, 21 urte zuhaitzak landatzen eta zuhaitzen zein basoen garrantzia

Loiolako Erriberak Urumean du ardatza

Asteburu zoragarria igaro duguna, Naturaz beterik. Loiolako Erribera auzoak Urumean duela bizkar hezurra aitortu du eta jendeoldea etorri zaigu udazkenari agur esateko. Eguraldiak ere lagundu digu eta atzo bezain eguzkitsu egon ez bada ere, Urumean ibiltzeko primerakoa. Horrela, asteburuan 300 lagun baino gehiagok Urumea gertutik, barrutik, bizitzeko aukera izan dute... Itzela! Ez genuen ordea hainbesteko

Igandean haur tailerrak eta txangoa Urumeatik

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Loiolako Erriberako Auzo Elkarteko Euskara Taldearekin elkarlanean "Neguaren zain, udazken amaiera jaia" antolatu dugu. Datorren igandean, abenduak 11, haurrei zuzendutako tailerrak izango dira Giuseppe Verdi plazan (Loiolako Erriberan). Aldi berean, txandaka, Urumeatik txalupa motordunez txango gidatuak egingo ditugu eta ibaia barrutik ezagutzeko aukera paregabea izango duzue (tiketak egunean bertan Giuseppe Verdi plazan).