Kontserbazioa

Home/Kontserbazioa

Igandean haur tailerrak eta txangoa Urumeatik

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Loiolako Erriberako Auzo Elkarteko Euskara Taldearekin elkarlanean "Neguaren zain, udazken amaiera jaia" antolatu dugu. Datorren igandean, abenduak 11, haurrei zuzendutako tailerrak izango dira Giuseppe Verdi plazan (Loiolako Erriberan). Aldi berean, txandaka, Urumeatik txalupa motordunez txango gidatuak egingo ditugu eta ibaia barrutik ezagutzeko aukera paregabea izango duzue (tiketak egunean bertan Giuseppe Verdi plazan).

Auzolana: landare kentzea

Bilboko Aterpe Berri Eskaut taldeari ingurumen alorrean bolondres jardunaldi batzuk antolatu dizkiogu. Bi eguneko auzolana burutzeko bi gai landu dira: alde batetik Ulian Crocosmia × crocosmiiflora landare inbaditzaileak kentzea eta bestetik Mendizorrotzeko landarez gainezka zegoen anfibioen putzu bat egokitzea, landare batzuk kendu ur-libreak lortzeko. Oso gustora landu ditugu jardunaldiak eta gure esker onak adierazi nahi diegu. Mila esker!!

Añarbeko basoko hariztien zehar

Aurreko larunbatean, apirilak 26, Añarbeko Baso Erreserba, Añarbeko hariztia (Errenteria) ezagutzera hurbildu ginen. Egun, Gipuzkoako basorik handienetakoa da eta urtez urte aberatsagoa, espezie ugariren babeslekua izanik. Haritzalde beste hainbat natur talderekin batera 1000 ha.ko baso erreserba izendatzeko kanpaina bultzatzen ari gara eta zioak hobeto ulertzeko, hango basotik bertatik paseatzea baino aukera hoberik ez dugu ikusi.

Otsoa galtzeko zorioan Euskal Autonomia Erkidegoan

  OTSOA GALTZEKO ZORIAN EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ERKIDEGOAN Euskal Administrazioek eskaturiko txostenak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan otsoen ugaltalde bakarra zegoela eta hura Karrantza inguruan zebilela ezaguna zela agerian uzten du. Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak jakin bazekien, ondo gainera, otsoaren egoera kaskarra zela eta hala ere uxaldiak baimendu egin zituen, horietan ugal-talde bakar horren 3 otso