Sentsibilizazioa

Hazi banaketa Urriaren 26 eta 27an

Ekintza goizeko 10:30etatik 13:30etara izango da. Euririk egiten ez badu, Kristina Enea Parkeko Sarreran, Duque de Mandastik (Zigarrogileen plaza). Euria eginez gero: Nestor Basterretxea plaza, Tabakalerako saihetseko sarreraren parean dauden arkupeetan (trenbide azpiko pasabidearen sarrera aurrean) Ekintza honen bidez, zuhaitzen garrantzia aldarrikatu nahi dugu. Naturak inguratzen gaitu. Gu ere Natura gara eta kontserbazioan aktibo izan

Tags: , |

Naturzaleon III. argazki lehiaketa

OINARRIAK 1. Antolatzailea: Haritzalde Naturzaleen Elkartea. 2. Partehartzaileak: Naturzalea den edonork parte hartu dezake, bere adina edozein dela ere. 18 urtetik beherakoek guraso edo tutorearen baimena beharko dute. 3. Gaia: UNANUE Landa Parkea eta inguruak. Aurten Haritzalde arreta berezia ari zaio eskaintzen Añorgako gainari. Sutsu borokatzen arigara Belartza 2 makroproiektua gelditzeko eta Unanue Landa Parkea

2018ko Zuhaitz eguneko argazkiak

2018ko Zuhaitz Eguna Mendizorrotzen martxoaren 17an ospatu dugu aurten CVCEkin. Haritzaldek eskerrak eman nahi dizkiegu gerturatu zineten guztioi, zuek gabe ezinezkoa izango zitzaigun jarduera burutzea. Eskerrak eman nahi dizkiegu ere laguntzaileei, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.  

2018ko Zuhaitz Eguna

2018-03-15: Prentsa oharra (PDF). Larunbat honetan, martxoak 17, Zuhaitz Eguna ospatuko dugu Mendizorrotz mendian. Aurten 200 zuhaitz ale landatuko dira, espezieak hauek direlarik: lizarra, ametza, artea, urkia sagarrondoa eta gorostia. Hitzordua 10:10 Polipason. Donostiako Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko digu. Ordutegia: Igoera Jetsiera 9:30 Hotel Londres 13:13 Polipaso 09:40 Tenis / Antigua 13:45 Antigua 10:00 Igeldoko