Sentsibilizazioa

Uliako putzu sarea: anfibio, sorgin orratz eta burruntzien bizilekua

Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzeko irteera bat antolatu dugu Aranzadi ZE eta Cristina Enea Fundazioarekin. Uliako mendiko putzuetara bisitaldi gidatua egingo dugu bertako animalia eta landaredia ezagutzeko. Izena ematea beharrezkoa da (Cristina Enean). Informazio gehiago: 943453526 / cristinaenea@donostia.eus Data: 2018-02-03 Irteera: 11:00 Uliako Interpretazio Zentroan.

Udazken festa

Azaroaren 1ean ospatu zen Udazkeneko Festa Loiolako Erriberako auzoko Oroimenaren parkean. Egun eguzkitsu aparta eduki genuen. Lagun asko gerturatu ziren antolatutako jarduera eta tailerretara. Zozketan barazki ekologikoko 2 saski eder, Hontza liburudenda eta Tamayo paperdendako bi opari txartel eta Aranzadi Zientzia Elkarteko anfibioen posterrak eta "Hernaniko eta inguruetako anfibioak eta narrastiak" liburuak banatu ziren ume

20. Bertako zuhaitzen hazi banaketa

Urriak 28 eta 29, urtero egiten dugun bezala (eta honezkero 20. aldia da!!) bertako zuhaitzen hazi-banaketari ekin genion. Espezie bakoitzak dagokion tokian egon behar duelako, Haritzaldek bertako zuhaitzen aldarrikapena egiten du. Hortaz, besteak beste haritzen, pagoen, gaztainondoen, lizarren eta astigar txurien haziak banatu genituen. Hogei urte hauetan 50.000 hazi baino gehiago banatu ditugu herritarren artean

Urumea gertutik ezagutzen. 2017 udazkena

Bisitaldi gidatuak, oinez zein traineuz burutu dira udazkenean. Partaide guztioi eskerrak eman nahi dizkiegu Urumeako altxorrak gurekin ezagutzeagatik.     Bisita gidatuei buruzko informazioaren eskuorria lortu (PDF).