20. Bertako zuhaitzen hazi banaketa

20. Bertako zuhaitzen hazi banaketa

Urriak 28 eta 29, urtero egiten dugun bezala (eta honezkero 20. aldia da!!) bertako zuhaitzen hazi-banaketari ekin genion. Espezie bakoitzak dagokion tokian egon behar duelako, Haritzaldek bertako zuhaitzen aldarrikapena egiten du. Hortaz, besteak beste haritzen, pagoen, gaztainondoen, lizarren eta astigar txurien haziak banatu genituen. Hogei urte hauetan 50.000 hazi baino gehiago banatu ditugu herritarren artean eta asko dira gerora gurekin harremanetan jarri direnak haien zuhaitzak nola hazi zaizkien, batzuetan gerora zuhaitz horiek elkarrekin landatu ditugularik.

Horregatik, haziak ereinez, zuhaitz-landareak etxean sortzera gonbidatu nahi zaitugu, zeinak gerora mendian landatuko ditugun.

Jar ezazu zuhaitz zure bizitzan!

 

Informazio gehiago.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.