Zabaltzen

Home/Zabaltzen

25. urteurrena ospatzeko: piknik herrikoia

Haritzaldeko 25. urteurrena ospatzeko kideen arteko piknik herrikoia egingo dugu. Lekua, Urgulleko Polboriñean izango da eta eguraldiaren arabera, onarekin noski. Badakizue jarduera askotarako zerura edo itsasoari begira bizi garela, kasu honetan ere eguraldiaren menpe. Zergatik? Eguraldi txarra egingo balu alternatiba bat bilatu dugulako APSAS kirol elkartean (Osasun Iturria kale 18, Amara Zaharra). Data, urriak 7

Larunbatean Diputazioaren aurrean Aralarren defentsan

Naturzale!! Aralarko Parke Naturalaren inguruan eztabaida bizia piztu da, Enirio-Aralar Mankomunitateak Parke Naturalaren araudiarekin bat ez datorren pista-sare zabal eta suntsitzailea onartu duelako. Foru Aldundiak Parke Naturalaren kudeatze-arduraduna da, baina, Parkea babestu beharrean, pisten bultzatzaile nagusi bilakatu da. Hori salatzeko, Gipuzkoako talde naturazale eta ekologisten koordinadora NATURKONek kontzentrazio bat egingo du Donostian, larunbatean, hilak 11,

Loiolako Erriberak Urumean du ardatza

Asteburu zoragarria igaro duguna, Naturaz beterik. Loiolako Erribera auzoak Urumean duela bizkar hezurra aitortu du eta jendeoldea etorri zaigu udazkenari agur esateko. Eguraldiak ere lagundu digu eta atzo bezain eguzkitsu egon ez bada ere, Urumean ibiltzeko primerakoa. Horrela, asteburuan 300 lagun baino gehiagok Urumea gertutik, barrutik, bizitzeko aukera izan dute... Itzela! Ez genuen ordea hainbesteko

Igandean haur tailerrak eta txangoa Urumeatik

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Loiolako Erriberako Auzo Elkarteko Euskara Taldearekin elkarlanean "Neguaren zain, udazken amaiera jaia" antolatu dugu. Datorren igandean, abenduak 11, haurrei zuzendutako tailerrak izango dira Giuseppe Verdi plazan (Loiolako Erriberan). Aldi berean, txandaka, Urumeatik txalupa motordunez txango gidatuak egingo ditugu eta ibaia barrutik ezagutzeko aukera paregabea izango duzue (tiketak egunean bertan Giuseppe Verdi plazan).

Bizilagunen borrokak Donostian: Esperientziak trukatzen

MAHAI INGURUA. Bizilagunen borrokak Donoatian: Esperientziak trukatzen Data eta ordua: Azaroak 8 asteartea arratsaldeko 7etan. Lekua: Koldo Mitxelenan. Partehartzaileak: SATORRALAIA Metroaren pasantea gelditzeko bizilagunen mugimendua (Belen Martinez). BELARTZA 2 GELDITU (Mikel Esnaola). ULIAKO LORE BARATZAK /VIVEROS DE ULIA (Leire Rodriguez). SOS MIRACRUZ 19 (Josean Arrieta). ERRAUSKETAREN AURKAKO DONOSTIAKO PLATAFORMA (Maria Luisa Sanchez). Aurkezle eta moderatzailea: