Udazken festa

Udazken festa

Azaroaren 1ean ospatu zen Udazkeneko Festa Loiolako Erriberako auzoko Oroimenaren parkean.

Egun eguzkitsu aparta eduki genuen. Lagun asko gerturatu ziren antolatutako jarduera eta tailerretara.

Zozketan barazki ekologikoko 2 saski eder, Hontza liburudenda eta Tamayo paperdendako bi opari txartel eta Aranzadi Zientzia Elkarteko anfibioen posterrak eta “Hernaniko eta inguruetako anfibioak eta narrastiak” liburuak banatu ziren ume eta helduen artean.

Irutxulo Folk taldearekin dantzatzeko aukera paregabea egon zen.

Zoragarri eman genuen goiza.

Partaide guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu.
Eskertzen dugu bereziki Erribertso Kultur Elkartea.

Mila esker eta beste bat arte!

 

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.