Zuhaitz landaketa Ametzagainan

Zuhaitz landaketa Ametzagainan

Datorren martxoaren 19an, urtero data hauetan egiten dugun bezala, Donostiako Ametzagainako eremu naturalean, zuhaitz eguna ospatuko dugu, landaketa baten bidez, (munduko basoko eguna, martxoaren 20a da).

Ekintza hau Donostiako gizarte osora zabaldu nahi dugu, beraz irekia izango da eta nahi duenak parte hartu dezake, hori bai, mendiko zapatilak edo botak eramatea gomendatzen dugu.

Parte hartzeko 2 hitzordu jarri ditugu:

  • 09:30etan, Loiolako Kulturetxean
  • 10:00etan, Ubako aterpetxean

Eta 12:30ak arte luzatuko da.

Landaketa egin baino lehen, partehartzaileak entzungo ditu landaketa nola egin behar den azalpenak eta ondoren, landaketari ekingo dio.

Ekintza honetarako erabiliko ditugun espezieak honako hauek izango dira:

  • Fraxinus excelsior, lizarra
  • Quercus robur, haritza
  • Corylus avellana, urritza
  • Acer campestre, astigar txiki

Guztira, 250 zuhaitz eta zuhaixka landatuko ditugu.

Ekintza honen bidez, gizartea zuhaitzen garrantzia goraipatuko dugu.

Jar ezazuzuhaitz bat zure bizitzan!

Partaide diren beste elkarteak: CVCE, kaebnai eta Berriztu.

Prentsa oharra (PDF).

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.