Urumea

Urumea gertutik ezagutzen 2016

Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak eta ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean burutuko dira. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. Urrengo urtean berriz ere eskeintza zabala edukiko duzue Urumeako txokoak ezagutzeko. Gure eskerrik onenak partaide guztioi. Mila esker!   Sustatzailea:

Tags: , |

Urumeako ondare naturalaren argazki erakusketa

Ramón Arambarri argazkilariaren eskutik argazki erakusketa berri bat sortzen ari gara. Erakusketa honek Urumea ibaiaren naturguneak eta beraietan bizi diren izaki bizidunez osaturik egongo da. Lolo Vascok eginiko Urumea, bere giza alderdiaren argazki erakusketarekin bat egiten du,  bien arteko elementu amankomuna osatuz: Urumea ibaia. Ramón Arambarriren argazki batzuk ikusteko hemen klikatu eta bilatzailean bere izena jarri.

Gure hilabetea iraila da!

Donostia Udaleko egutegiak elkarte ezberdinen argazkiak ditu. Hilabete bakoitza elkarte bati eskeini zaio, eta bertan elkarteak hirian egindako lana nabarmentzen da. Haritzalde, Arrauningekin batea iraila osatu dugu! Irailean gainera, Urumeako bisitaldi gidatuak berriz hasten ditugu, oinez zein traineruz. Animatu eta zatoz Urumea ibaia uretaik ikustera!

Tags: |

Urumea gertutik ezagutu-HidroLogikak 2015. TXANDA BERRIA

Haritzaldek, Arrauning.comekin batera, HidroLogikak egitasmoan arte hartzen du. Cristina Enea Fundazioak antolaturik aurtengo egitarauan jarduera anitzetan parte hartzeko aukera dago. Hoien artean Urumea ibaia ezagutzeko bisitaldi gidatuak, “Urumea gertutik ezagutzen” ain zuzen. Egitarau osoa (PDF). Datak: Maiatzak 10, igandea, 11:00etan, gazteleraz, oinezkoa bisitaldia (2 ordu). Maiatzak 16, larunbata, 16:00tan, gazteleraz, traineruzko bisitaldia (ordu t´erdi). Maiatzak 24, igandea, 11:30tan, gazteleraz, traineruzko