hegoaldeko zuhaitz-igela

Irteera gidatua Mendizorrotzera, hegoaldeko zuhaitz-igelaren etxea ezagutzera

Joan den abenduan  sute batek igeltxoa bizi den eremua kiskali zuen (200 ha inguru= 300 futbol zelai), bertako 4 putzuak kaltetuz. Erretako lekua eta hezegune horiek bisitatu ditugu, inguruko balio naturalak pixka bat gehiago ezagutuz, bereziki anfibioen komunitatea. Hezeguneen Munduko Eguna sentsibilizaziorako ekimen ezin hobea da eta igeltxoaren putzuak Txingudi eta Urdaibai bezain garrantzitsuak direla, ozenki adierazi behar da.  

Baimenik gabeko obra Igaran igeltxoaren kaltean

Errotatxoko putzuaren ondoan egiten ari den Legearen kontrako obra salatu nahi dugu. Duela aste batzuk jada, Muebles DG industriaguneko H15 pabiloian kokaturik dagoen ORIBAY GROUP delakoak lanean hasi da Errotatxoko putzuaren atzealde-gainaldean, atxikitako argazkietan ikus daitekenez, 5 mko babes-gerrikoa ere ukituz eta kaltetuz. Guk dakigularik obrak ez dauka inolako baimenik eta lekukoek esan digute Donostiako

Espazioak babestuz, espezieak zainduz

1992ko abenduaren 29an, Río de Janeiron sinatu zen Biodibertsitatea kontserbatzeko Nazioarteko Hitzarmena eta orduan erabaki zen, urtero, maiatzaren 22an Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatuko zela. Mundu mailan makina bat ekimen jarri da abian eta egun horretarako jarduera ugari izan ohi da. Hala eta guztiz ere, eta tamalez Klima Aldaketa eragiten ari den beroketa-efektuaren sortzaile diren gas isurketa murrizteko egin diren