suteak

Home/Tag: suteak

Irteera gidatua Mendizorrotzera, hegoaldeko zuhaitz-igelaren etxea ezagutzera

Joan den abenduan  sute batek igeltxoa bizi den eremua kiskali zuen (200 ha inguru= 300 futbol zelai), bertako 4 putzuak kaltetuz. Erretako lekua eta hezegune horiek bisitatu ditugu, inguruko balio naturalak pixka bat gehiago ezagutuz, bereziki anfibioen komunitatea. Hezeguneen Munduko Eguna sentsibilizaziorako ekimen ezin hobea da eta igeltxoaren putzuak Txingudi eta Urdaibai bezain garrantzitsuak direla, ozenki adierazi behar da.  

Mendizorrotzeko suteen aurrean, kontserbazioa

Tristura handiz bizi izan genuen Haritzaldeko lagunok Mendizorrotzeko azken sutea. Izan ere mendi horren defentsan urteak baitaramatzagu kontserbazio aktibo eta sentsibilizazioaren bitartez. 1997tik 1081 zuhaitz landatu ditugu (ametzak, haritzak, arteak, gaztainondoak, zumarrak, urkiak, lizarrak, astigar zuriak eta txikiak, intxaurrondoak, gorostiak). Gehienak kiskali egin dira, baina badira oraindik bizirik dirautenak. Itxaropena badugu. Nahita eragindako suteak Joan

Jaizkibelen sute berri bat

Joan den asteburuan Jaizkibelgo iparraldeko 50 ha erre ziren itxura guztiz nahita eragindako sute berri batean. Aski da! Ez da posible Natura 2000 Sarean babesturik dagoen balio handiko eremua horretan behin eta berriz suteak gertatzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak ikerketa serio eta sakona burutu behar du. Ingurumen Fiskaltzak eskua hartu behar du eta bere kabuz, edota