GR 121

GR121ren “hobekuntzak” txikizioa ekarri lezake Mendizorrotzen

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak GR121aren gainean egitasmoa bertan behera uzteko eskatu die ofizialki Ingurumen Ministerioari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari. Laburbilduz, hauxe da pentsatzen duguna: GRa aldatzeko proiektua ez dugu gauzatzerik nahi, batetik dagoen bide zoragarria izorratuko dela iruditzen zaigulako, eta bestetik dirua behar ez den tokian galtzea dela pentsatzen dugulako. Proiektuan “moldaketak” egiteko Udalaren

Jaizkibelen sute berri bat

Joan den asteburuan Jaizkibelgo iparraldeko 50 ha erre ziren itxura guztiz nahita eragindako sute berri batean. Aski da! Ez da posible Natura 2000 Sarean babesturik dagoen balio handiko eremua horretan behin eta berriz suteak gertatzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak ikerketa serio eta sakona burutu behar du. Ingurumen Fiskaltzak eskua hartu behar du eta bere kabuz, edota

Donostia-Orio GR121 bidea kaltetzeko 4 milioi euro

Komunikabideek diotenez, Donostia eta Orio elkartzen dituen GR 121a “hobetu” egingo dute, eta horretarako 4 milioi euro gastatuko dituzte. Panel informatiboak, egurrezko zubitxoak eta eustekoak jarriko dituzte, eta lurra hobetuko dute (“mejorar el firme”), oinezkoek eta txirrindulariek erabil dezaten. Eta horretarako 4 milioi euro xahutuko dituzte. Haritzalde Naturzaleen Elkarteak lan hori beharrezkoa ez dela pentsatzen du;