Donostia-Orio GR121 bidea kaltetzeko 4 milioi euro

Home/Aldarrikatzen/Donostia-Orio GR121 bidea kaltetzeko 4 milioi euro

Donostia-Orio GR121 bidea kaltetzeko 4 milioi euro

Komunikabideek diotenez, Donostia eta Orio elkartzen dituen GR 121a “hobetu” egingo dute, eta horretarako 4 milioi euro gastatuko dituzte. Panel informatiboak, egurrezko zubitxoak eta eustekoak jarriko dituzte, eta lurra hobetuko dute (“mejorar el firme”), oinezkoek eta txirrindulariek erabil dezaten. Eta horretarako 4 milioi euro xahutuko dituzte. Haritzalde Naturzaleen Elkarteak lan hori beharrezkoa ez dela pentsatzen du; bada non gastatu 4 milioi euro, ez hor!

4 milioi euro gastatu behar badira, gasta ditzala Ingurumen Ministerioak Natura sustatuko duten ekimenetan:  atondu dezala ingurua merezi duen babes-maila lortzeko, edo Agitiko kala berreskuratu dezala, edo landare inbaditzaileak ezabatu ditzala, edo Urumean inbertitu dezatela ibai-parkea bultzatuz edota uholde lautadak naturarentzat berreskuratuz, edo Donostiako eraztun berdea sustatuz, edo Lau Haizeta parkeari bultzada emanez, edo Motondon, edo Plaiaundin…

Informazioa gehiago: prentsa oharra.

About the Author:

One Comment

  1. Aitor Leiza 2013/01/30 at 22:34 - Reply

    Estoy hasta los mismisimos hu..vos de que se gasten el dinero en infraestructuras innecesarias, el dinero que se tendria que gastar en conservación. Hau esanda, Zumaia eta Deba arteko Talaia bidea egiteko erabili zuten argudio teknikoa, politagoa zela ikusteko bide berritik. Teknikoek ez badute potrorik politikoei esateko astakeri horien konplize ez dutela izan nahi, jai dago.
    Aitor Leiza

Leave A Comment

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.