Baimenik gabeko obra Igaran igeltxoaren kaltean

Baimenik gabeko obra Igaran igeltxoaren kaltean

Errotatxoko putzuaren ondoan egiten ari den Legearen kontrako obra salatu nahi dugu. Duela aste batzuk jada, Muebles DG industriaguneko H15 pabiloian kokaturik dagoen ORIBAY GROUP delakoak lanean hasi da Errotatxoko putzuaren atzealde-gainaldean, atxikitako argazkietan ikus daitekenez, 5 mko babes-gerrikoa ere ukituz eta kaltetuz. Guk dakigularik obrak ez dauka inolako baimenik eta lekukoek esan digute Donostiako Udaltzaingoa behin baino gehiagotan egon dela. Hortaz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren derrigorrezko aldeko txostena eta dagokion baimena ere ez duela uste dugu. Mendizorrotzeko Hyla meridionalis populazioaren Kudeaketa Planaren urraketa zuzena da, 2001eko maiatzaren 28ko Foru Aginduaren Artikulu Bakarrarena alegia. Ondorioz, zigor-espedientea irekitzea eta eremua ahalik eta azkarren leheneratzea eskatu nahi dugu. Kontuan izan behar da oso zaila dela neurtzea populazioari eragindako kaltea, igeltxoak loaldian edo oso aktibitate baxuan baitaude, gordeleku ezberdin anitzak erabiliz (ikusi bestela joan den asteko argazkia Errotatxotik gertuko baratza batean). Beraz, obretako eremuan animaliak izango zirela segurutzat jo daiteke, ez ordea zenbatekoa. Gainera, etxola berri horren helburua materiale oso arriskutsuak, lehergarriak edo behintzat sukoiak, bere baitan gordetzea da. Edozein kasutan ere, esan bezala, Kudeaketa Planaren eta ondorioz Natura Kontserbatzeko Legearen urraketa zuzena da.

Salaketa idatzien zabaltzea: komunikabideei, Udalari eta Aldundiari.
Putzuen eguneratze eskaera Aldundiari.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.