Prentsaurrekoa: ura giza eskubidea manifestua eta asteburuko jarduerak

Prentsaurrekoa: ura giza eskubidea manifestua eta asteburuko jarduerak

Biharko (maiatzak 28) iragarri dugun prentsaurrekoa, osteguenean (maiatzak 29) burutuko da. Bihar goizean zehaztuko dizuegu tokia eta ordua. Barka eragozpenak.

Datorren maiatzaren 31n, larunbatean, San Telmo Museoan martxotik egon den “ura, ibaiak eta herriak” erakusketari amaiera emateko Haritzalde Naturzaleen Elkartetik jarduera ezberdinak antolatu ditugu. Horrela, goizean haur-festa izango da Zuloaga plazan eta arratsaldean Urumearen jaitsiera eta ibaiaren ertzetik aldarrikapenerako ibilaldia, Martutenetik Zuloagara, antolatu nahi ditugu.

Erakusketa uraren inguruan mundu mailan dauden gatazka ezberdin batzuk gogora ekartzen dizkigu, edateko ura oinarrizko giza eskubidea dela agerian utziz. Aldi berean, hemengo gai bat erantsi zaio, Urumearen uholdeak gizakiongan duten eragina. Hortaz, biak uztartuz, erakusketari eta hiritar agendari amaiera emateko aldarrikapen martxa proposatu dugu.

Prentsaurrekoan aurkeztuko dugu:

Egitarau osoa xehetasunekin (hemen aurrerapena):

  • maiatzaren 30ean

 18:00etan Pello Añorga ipuin kontalaria San Telmon.

 22:00etan gaueko irteera Igeldoko igela ezagutzera.

  • maiatzaren 31n

 Goiz osoan: musika, haur jolasak, tailerrak, erakusketa, astoak… eta ur globoen gerra.

 17:00etan Urumearen jaitsiera ibaitik

 17:00etan Martutenetik Zuloaga plazaraino aldarrikapen martxa.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.