T91easo

Home/admin

About admin

This author has not yet filled in any details.
So far admin has created 238 blog entries.

Prentsaurrekoa: ura giza eskubidea manifestua eta asteburuko jarduerak

Biharko (maiatzak 28) iragarri dugun prentsaurrekoa, osteguenean (maiatzak 29) burutuko da. Bihar goizean zehaztuko dizuegu tokia eta ordua. Barka eragozpenak. Datorren maiatzaren 31n, larunbatean, San Telmo Museoan martxotik egon den "ura, ibaiak eta herriak" erakusketari amaiera emateko Haritzalde Naturzaleen Elkartetik jarduera ezberdinak antolatu ditugu. Horrela, goizean haur-festa izango da Zuloaga plazan eta arratsaldean Urumearen jaitsiera eta

Maiatzaren 31n Ura eta Urumearen aldeko martxa eta Ibaiaren jaitsiera

Datorren maiatzaren 31n, larunbatean, San Telmo Museoan martxotik egon den "ura, ibaiak eta herriak" erakusketari amaiera emateko Haritzalde Naturzaleen Elkartetik jarduera ezberdinak antolatu ditugu. Horrela, goizean haur-festa izango da Zuloaga plazan eta arratsaldean Urumearen jaitsiera eta ibaiaren ertzetik aldarrikapenerako ibilaldia, Martutenetik Zuloagara, antolatuko dugu. Erakusketa uraren inguruan mundu mailan dauden gatazka ezberdin batzuk gogora ekartzen

Igeltxoa etxea ezagutu!

Zatoz hegoaldeko zuhaitz-igelaren habitata ezagutzera! Animalia hau ezagutzeko aukera paregabea duzu. Anfibio hau ikusteko, eta batez entzuteko, gau irteera gidatu bat antolatu dugu. Irtera Aranzadi Zientzia Elkartearen lankidetzarekin antolatu da. Data eta ordua: maiatzaren 30, gauean ordua zehazteke. Izen-ematea: beharrezkoa izango da, plaza mugatuak. E-maila bidal iezaiguzu zuen datuekin naturzale@haritzalde.org.

Ura, ibaiak eta herriak erakusketa

Ura, ibaiak eta herriak erakusketaren azken txanpan gaude! Erakusketa maiatzaren 31ra arte dago ikusgai San Telmo Museoan. Apenas egun batzuk geratzen dira eta pertsona guztiak animatzen ditugu doako erakusketara gerturatu dadin. Nazioarteko argazki erakusketak uraren inguruan munduan dauden hamaika arazo gerturatzen ditu. Bertoko kasua, Urumea bere giza alderdia, Lolo Vasco argazkilariaren eskutik ikusi daiteke, bai argazkien

Urumea bizi: Loiolako Erriberatan. Kronika

Giro paregabean ospatu da Loiolako Erriberasetan haur festa. Ostiralean, Maite Franko ipuin kontalariarekin, auzoko umeek primeran pasa zuten Ikasbide Ikastolan. Otsoa, sorginak eta koloredun sugeak izan ziren umeekin batera ipuin eta jolasen protagonistak. Larunbatean aldiz, Giuseppe Verdi plazan, umeek “Urumea bizi” lelopean ibaiaren marrazkiak eta hainbat jolasekin parte hartu zuten. Apitxin tabernan hamaiketako eskeini zen partaide