ura

Home/Tag: ura

“Ura, ibaiak eta herriak” erakusketa eta herritar agendaren BALANTZEA

Joan den maiatzaren 31n itxi egin zen martxoaren 18tik San Telmo Museoan ikusgai egon den “Ura, ibaiak eta herriak” erakusketa eta harekin batera amaitu ziren Haritzaldetik osagarri moduan Urumea ibaiaren inguruan antolaturiko jarduerak. 5 mahai inguru, 4 haur festa (Urumea Bizi!), 11 bisitaldi gidatu (URUMEA gertutik ezagutzen), ibaiaren garbiketa (Urumea Garbi), zuhaitz landaketa herrikoiak… Udaberria

Maiatzaren 31n Ura eta Urumearen aldeko martxa eta Ibaiaren jaitsiera

Datorren maiatzaren 31n, larunbatean, San Telmo Museoan martxotik egon den "ura, ibaiak eta herriak" erakusketari amaiera emateko Haritzalde Naturzaleen Elkartetik jarduera ezberdinak antolatu ditugu. Horrela, goizean haur-festa izango da Zuloaga plazan eta arratsaldean Urumearen jaitsiera eta ibaiaren ertzetik aldarrikapenerako ibilaldia, Martutenetik Zuloagara, antolatuko dugu. Erakusketa uraren inguruan mundu mailan dauden gatazka ezberdin batzuk gogora ekartzen

Igeltxoa etxea ezagutu!

Zatoz hegoaldeko zuhaitz-igelaren habitata ezagutzera! Animalia hau ezagutzeko aukera paregabea duzu. Anfibio hau ikusteko, eta batez entzuteko, gau irteera gidatu bat antolatu dugu. Irtera Aranzadi Zientzia Elkartearen lankidetzarekin antolatu da. Data eta ordua: maiatzaren 30, gauean ordua zehazteke. Izen-ematea: beharrezkoa izango da, plaza mugatuak. E-maila bidal iezaiguzu zuen datuekin naturzale@haritzalde.org.

Urumea bizi: Loiolako kronika

Larunbateko haur festa primeran!! Sustrai Loiolako Aisialdi Taldekoak, primeran! Mila esker lagunak!! Beraiek eraman zuten festaren pisua eta haiekin umeek gozatu zuten. Urumea Bizi!! zen leloa eta nola gozatu genuen! Eskerrik asko lagundu zenuten guztioi! Gogoratu: hurrengo haur festa, Urumea bizi, Loiolako Erriberan maiatzaren 17an.