Maiatzaren 31n Ura eta Urumearen aldeko martxa eta Ibaiaren jaitsiera

Maiatzaren 31n Ura eta Urumearen aldeko martxa eta Ibaiaren jaitsiera

P1110596A

Datorren maiatzaren 31n, larunbatean, San Telmo Museoan martxotik egon den “ura, ibaiak eta herriak” erakusketari amaiera emateko Haritzalde Naturzaleen Elkartetik jarduera ezberdinak antolatu ditugu. Horrela, goizean haur-festa izango da Zuloaga plazan eta arratsaldean Urumearen jaitsiera eta ibaiaren ertzetik aldarrikapenerako ibilaldia, Martutenetik Zuloagara, antolatuko dugu.

Erakusketa uraren inguruan mundu mailan dauden gatazka ezberdin batzuk gogora ekartzen dizkigu, edateko ura oinarrizko giza eskubidea dela agerian utziz. Aldi berean, hemengo gai bat erantsi zaio, Urumearen uholdeak gizakiongan duten eragina. Hortaz, biak uztartuz, erakusketari eta hiritar agendari amaiera emateko aldarrikapen martxa proposatzen dugu.

Arratsalderako hauxe dugu pentsaturik (sostenguen arabera burutuko ditugu):

  • Urumearen jaitsiera. Edonolako untziak erabiliz (kayak, txalupak, surf oholak, traineruak…).

17:00 Arraun Lagunak; 17:15 Ur Kirolak. Helburua litzateke 18:00ak aldera itsasgorarekin ahalik  eta gehien hurbiltzea azkeneko zubiraino (ahal dena). Ez da lasterketa. Ibaia zaindu nahi dugula eta ibaiaz gozatu nahi dugula aldarrikatzea da, besterik ez. Aukera duzue Arrauning.com-eko kayak doan erabiltzeko. Soilik idatzi behar diezue: arrauning@gmail.com

  • Ibilaldia, maiatzaren 31n burutuko da eta Martutenetik 17etan irtengo da 18:30ak aldera Zuloaga plazara iristeko. Jai giroan burutzea nahiko genuke eta erakusketaren gisa, 2 ardatz izango ditu, eta bi lelo:
    – URUMEA BIZI. Nahi dugulako Urumea ibaia garbia eta bizia, bizitzeko eta bizitzaz betea.
    – URA GIZA ESKUBIDEA. CON EL AGUA NO SE MERCADEA. Uraren eskubide unibertsalaren ingurukoa.
  • Ura giza eskubide unibertsala adierazpena

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.