Zabaltzen

Gure hilabetea iraila da!

Donostia Udaleko egutegiak elkarte ezberdinen argazkiak ditu. Hilabete bakoitza elkarte bati eskeini zaio, eta bertan elkarteak hirian egindako lana nabarmentzen da. Haritzalde, Arrauningekin batea iraila osatu dugu! Irailean gainera, Urumeako bisitaldi gidatuak berriz hasten ditugu, oinez zein traineruz. Animatu eta zatoz Urumea ibaia uretaik ikustera!

Tags: |

Gabonetan Urumea eta Kristina Eneari buruzko liburua oparitu!

Gabonetan ohikoak dira opariak eta elkartasunak ere maiz bere lekua hartzen du. Haritzalde Naturzaleen Elkartetik beren baitan konpromisoa daramaten produktu solidarioak erostera animatu nahi zaitugu. Geuk kalitate handiko natur-gida eta erabilgarri oso erosteko aukera eskaini nahi dizugu: Kristina Enea-Gladys Parkea. Liburuak azken urteetan eman den Urumeako paduren aldaketa azaltzen du. Landarez osaturiko ibaiertzetik zementozko paisairako eraldaketa jasotzen du.

Urumea Garbi: Prentsaurrekoa. EGUNERAKETA

“Ura, ibaiak eta herriak” erakusketaren herritar agendaren barruan, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak “Urumea Garbi” izeneko ekimena antolatu du hainbat talde gonbidatuz. Surfrider Foundation Europe batu egin zaio eta Prosalus, Tamayo paperdendak, eta Donostiako piragua, surf nahiz arraun elkarteekin batera ibaiaren garbiketa burutuko dute auzolanean datorren larunbatean, martxoaren 22an, Uraren Munduko Eguna ospatzeko. Hura azaltzeko eta ondoren

Ohiko Batzar Orokorra

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Ohiko Batzar Orokorra burutuko du urtarrilean. Noiz: 2014ko urtarrilaren 28an. Orduak: 18:00 lehen deialdian eta 19:00etan bigarren deialdian. Non: Craj!-Gaztegunea. Anoeta 28, 1. Donostia. Etortzerik izango ez bazenute, mesedez, ordezkatu zure bozka. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ongi izan!!

Haritzaldek Natur Zientzien I. Topaketetan parte hartu du

Haritzaldek jardunaldietako parte-hartzaile izan da beste naturzale askorekin. Bertan bere sorreratik burutu dituen hainbat jarduera, ekintza eta eskaeren erakusketa bat plazaratu du Haritzalde Naturzaleen Elkartea: 20 urte baino gehiago naturaren alde posterraren bitartez. Natur Zientzian I. Topaketa hauek oso interesgarriak izan direla aitortu nahi dugu, ikerlari eta elkarteek zertan dabiltzan ikusteko eta harremanak sortzeko aukera paregabea izan