Urumea Garbi: Prentsaurrekoa. EGUNERAKETA

Urumea Garbi: Prentsaurrekoa. EGUNERAKETA

“Ura, ibaiak eta herriak” erakusketaren herritar agendaren barruan, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak “Urumea Garbi” izeneko ekimena antolatu du hainbat talde gonbidatuz. Surfrider Foundation Europe batu egin zaio eta Prosalus, Tamayo paperdendak, eta Donostiako piragua, surf nahiz arraun elkarteekin batera ibaiaren garbiketa burutuko dute auzolanean datorren larunbatean, martxoaren 22an, Uraren Munduko Eguna ospatzeko. Hura azaltzeko eta ondoren Zuloaga plazan egongo diren tailer eta jarduera ugari aurkezteko, prentsaurreko batera dei egiten zaituztegu.

Non: Donostiako Udala. Prentsa Aretoan.
Noiz: Martxoak 20, osteguna, 10:30etan.

Egitaraua (PDF) eta prentsa oharra osoa (PDF).

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.