Gabonetan Urumea eta Kristina Eneari buruzko liburua oparitu!

Gabonetan Urumea eta Kristina Eneari buruzko liburua oparitu!

Gabonetan ohikoak dira opariak eta elkartasunak ere maiz bere lekua hartzen du. Haritzalde Naturzaleen Elkartetik beren baitan konpromisoa daramaten produktu solidarioak erostera animatu nahi zaitugu. Geuk kalitate handiko natur-gida eta erabilgarri oso erosteko aukera eskaini nahi dizugu: Kristina Enea-Gladys Parkea.

Liburuak azken urteetan eman den Urumeako paduren aldaketa azaltzen du. Landarez osaturiko ibaiertzetik zementozko paisairako eraldaketa jasotzen du.

Liburuak kolorez beteriko 687 orrialde ditu eta bertan Parkeko historia, Mandasko Dukearen legatua, nahiz Donostiako berdegune aparta horren inguruan bizi diren landare zein fauna espezieei buruzko informazio ugari jaso da. Fitxetan antolatu da (71 florakoak eta 115 faunakoak) eta autore ezberdinek utziriko oso maila altuko argazkiek (943 guztira) borobiltzen dute lana. Espezie bakoitzak Euskal Herrian duen egoera eta Parkean bertan duena ere azaltzen da. Urteetako kudeaketari azterketa zorrotza bezain kritikoa gehitu zaio, aldaketarako proposamenak  iradokiz.

Azken batean, familia osoaren kontsultarako liburua da. Eduki(n)ak Parkeko mugetatik haratago doaz, beste berdeguneetarako ere baliagarria delarik. Irakurterraza aparteko argazkiez osaturik. Erakusten duen kalitatea materialetan ez da salneurrian islatzen; izan ere diru-laguntzarik jaso ez balu askoz garestiago bailitzateke.

Amaitzeko, gogoratu liburu hau erosiz gero gurekin bat egingo duzula gure ondare naturalaren eta biodibertsitatearen defentsan. Bildutako diru guzti-guztia, gastuak kenduta, azken 20 urteotan Haritzalde Naturzaleen Elkarteak kontserbazio eta sentsibilizazio mailan jorratu dituen jardunbideetara zuzenduko baita. Horregatik guztiagatik, zeuontzat edo nahi duzuenarentzat opari ona ez ezik inbertsio hobea delakoan, liburua erostera bultzatu nahi zaituztegu.

Liburuaren salneurria 20€ da eta badaukazue Donostiako liburu dendetan erostea, Urumea, bere giza-alderdia” erakusketan Kristina Enea Fundazioan edo zuzenean gurekin harremanetan jarri: 609 420 438, naturzale[at]haritzalde.org

 

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.