apo lasterkaria

Haritzaldek Natur Zientzien I. Topaketetan parte hartu du

Haritzaldek jardunaldietako parte-hartzaile izan da beste naturzale askorekin. Bertan bere sorreratik burutu dituen hainbat jarduera, ekintza eta eskaeren erakusketa bat plazaratu du Haritzalde Naturzaleen Elkartea: 20 urte baino gehiago naturaren alde posterraren bitartez. Natur Zientzian I. Topaketa hauek oso interesgarriak izan direla aitortu nahi dugu, ikerlari eta elkarteek zertan dabiltzan ikusteko eta harremanak sortzeko aukera paregabea izan

Hegoaldeko zuhaitz-igeltxoaren Kudeaketa Plana, lardaskeria galanta. Apo lasterkariarekin berdin?

Ezagutu Haritzaldek aurkezturiko komunikazioan zer kontatu genuen Bilbon burutu zen IV. Biodibertsitateko Kongresuan. Hitzaldiak zeraman izenburua: “Planes de gestión de fauna amenazada: ¿herramientas de rescate de la biodiversidad vasca?” (PDF). Hegoaldeko zuhaitz-igeltxoaren Kudeaketa Plana, lardaskeria galanta. Apo lasterkariarekin berdin? Komunikazioaren aurkezpena (Powerpoint). Bideoa testuaren behekaldean. Kudeaketa-planak lege betebeharrak dira.  Euskal Herrian 42 ornodun espezie dauzkagu “Espezie

Haritzaldek ahozko komunikazioa aurkeztuko du Biodibertsitateko Kongresuan

Datozen egunetan, 2013ko otsailaren 6, 7, 8 eta 9an, Bilbon ospatuko da Biodibertsitatearen IV. Kongresua eta I Iberiarra. "Planes de gestión de fauna amenazada: ¿herramientas de rescate de la biodiversidad vasca?" da haritzaldekidea den Maider Iglesias biologoak aurkeztuko duen komunikazioaren izenburua. Laburpena ikusteko sakatu hemen.