Lourdes txiki

Berriro ere erasoan Lourdes Txikin

Gaur, atzo Biodibertsitatearen Eguna ospatu ostean, herritar askoren harridura eta haserrerako motozerren burrunba itzuli da Lourdes Txikira. Txikizioaren ostean lanak geldituta zeudela uste genuen, baina goizean dozena erdi zuhaitz bota dituzte bertan eta berriro ere umeak eskolan zeudela makina astuna, arrastradorea maldan gora eta behera ibili da. Badirudi segurtasunak orain ez duela lekurik segurtasunaren izenean

Lourdes Txikikoaren harira Enrique Ramos gezurretan

Gaurko prentsan irakurri ahal izan ditugu Enrique Ramos Hirigintza zinegotziaren adierazpenak eta zur eta lur gelditu gara. Gezurrak bata bestearen atzetik esan omen ditu eta horrek gure haserraldia eragin du. Umeen eta zuhaitzen artean aukeratzeari buruzko demagogia antzu bezain penagarria aparte utzita, esandako gezurrak banan bana ezeztatuko ditugu. Lehenik eta behin, premiazko eta larritasun handiko segurtasun kontua zela

Lourdes Txikikoa, kasualitatea ote?

Joan den astean HARITZALDEk salatu zuen Ekintza Ikastola gainean buruturiko zuhaitz mozketa bortitza. Datuak bildu ditugu eta beldurgarriak dira: azalera 2,5 ha; kilometro inguruko pista ireki; basoa Donostiako Planeamenduak babestuta zegoen; ehun urtetik gorako haritzak moztu dituzte; higadura eta lurzoru galera-arrisku bizian gelditu da magala; faunaren ugal garaian burututa; paiasaian inpaktu ikaragarria, Kontxatik bertatik ikusten delarik. Landa-lurrak izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendu behar zuen. Pertsonen segurtasuna

Zuhaitz mozketa basatia Lourdes Txikin

HARITZALDE Naturzalen Elkarteak gogor salatu nahi du Ekintza Ikastola gainean buruturiko baimendu gabeko soilketa bortitza. 2ha baino gehiagoko eremuan zegoen baso misto zoragarria erabat moztu dute. Guztiz txikitu dute faunaren bete-betean ugal garaian eta gainera lurazala urratu dute izugarrizko higadura nabarmena sortuko duten pistak irekiz. Une honetan inguru zabal batetik sorturiko paisaia-inpaktua ikaragarria da, edozein