Kontserbazioa

Hitzaldia: Goiener egitasmo energetikoa

GoiEner egitasmoari buruzko hitzaldi informatiboa Alex Lópezen eskutik. Etxeetan energia berriztagarriak edukitzeko aukera azalduko dute. Lekua: Craj!-Gaztegunean (Anoeta 28, 1. – Txuri Urdin Izotz Jauregian). Ordua: 18:30etan. Etor zaitez!

Zuhaitzak 2013 proiektua: Puioko zuhaitzen jarraipena

ZUHAITZAK 2013 izeneko proiektuak bertoko basoko zuhaitz eta zuhaixken garrantzia azpimarratzen duen proiektua da. Bere barruan hiru lan “lerro” nagusi ditu. Lehenbizikoan, 2013. urtean burutu ditugun zuhaitz landaketak sartzen dira. Bigarrenean, 2013. urtean egin degun bertoko basoko hazien banaketa sartzen da. Hirugarrenean, azkenengo urte hauetan, 2004tik 2013ra, Puioko parkean lurzoru eskasa duen malda batean landatutako

Demetrio Loperena hazi bizia

Bi aste Demetrio Loperena Rota Jauna joan zitzaigunetik. Hark utzitakoa gogora ekarri nahi izan dugu, ez baita gutxi. Ingurumen alorrean aintzindaria izan da hemen eta goraipatu nahi ditugu berak eginikoak. Makina bat artikulu eta 7 liburu: El derecho al medio ambiente adecuado (Civitas, 1996), Los Principios del Derecho Ambiental (Civitas, 1998) eta Desarrollo sostenible y

Hazi banaketa

Aurten bi herritan banatuko dira bertoko zuhaitzen haziak, Donostia eta Lasarte-Orian. Helburu nagusiak zuhaitz eta basoen garrantzia azpimarratzea, eta naturaren kontserbazioa sustatzea dira. Horretarako beste xede txiakiago batzuk lantzen dira: Zein espezie diran bertokoak, nola erein haziak eta zaintzeko dituzten beharrak azaltzea. Norberak bere etxean zuhaitza nola jaio eta hazten den ikustea. Zuhaitzak urtebete edo