Demetrio Loperena hazi bizia

Demetrio Loperena hazi bizia

Bi aste Demetrio Loperena Rota Jauna joan zitzaigunetik. Hark utzitakoa gogora ekarri nahi izan dugu, ez baita gutxi. Ingurumen alorrean aintzindaria izan da hemen eta goraipatu nahi ditugu berak eginikoak. Makina bat artikulu eta 7 liburu: El derecho al medio ambiente adecuado (Civitas, 1996), Los Principios del Derecho Ambiental (Civitas, 1998) eta Desarrollo sostenible y globalización (Editorial Aranzadi, 2003), besteak beste. Duela 15 urte Ingurumen Zuzenbideko Masterra abian jarri zuen eta ordutik asko izan dira handik pasatako legelariak eta hezitako abokatuak. Baina esandako guztia gutxi balitz, 1994an Nazioarteko Ingurumen Arbitraje eta Adiskidetze Gortea (International Court of Environmental Arbitration and Conciliation-ICEAC) sortu zuen, bulego nagusia Donostian kokatuz, eta mundu mailako ingurumen legelari eta legegizonik hoberenetarikoak bertan bilduz.

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak hegoaldeko zuhaitz-igelaren inguruko gatazka zela eta, Demetrio Loperena Idazkari Nagusia zela, ICEAC delakoaren bitartekaritza eskatu zuen Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta haiek uko egin ziotenean Zuzenbideko Aholku Iritzia eskatu genion. Hura nazioarteko 5 adituk sinatu zuten eta funtzezkoa gertatu zen Gurelesako urtegi zaharrean hasi berriak ziren lanak Gipuzkoako Auzitegiak geratzeko eta igeltxoari aukera bat eman ahal izateko. Gure esker onak eta gure errekonozimendua Gorteari eta Demetriori.

Ingurumenaren alde emandako guztiatengatik MILA ESKER DEMETRIO.

Agur eta ohore.

Haritzalde Naturzaleen Elkartetik besarkada handia bere senitartekoei eta haren lagun guztiei.

Donostian, 2013ko azaroaren 20an

Aholku iritzia EAS CC 9/2000: Protección de la ramita meridional (Hyla meridionalis).
Demetrio Loperena hazi bizia (PDF).

Komunikabideetan:
El Diario Vasco. 2013-11-08
Fallece Demetrio Loperena, decano de la Facultad de Derecho de la UPV/EHU

Noticias de Gipuzkoa. 2013-11-09
Demetrio Loperena, toda una carrera académica en la UPV/EHU

La voz de Galicia, Ambiental y Cual. 2013-11-12
Demetrio Loperena: un navarro apasionado hasta el final en la defensa ambiental

Abogacía Española. 2013-11-18
In memoriam Demetrio Loperena Rota

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.