Aldarrikatzen

Home/Aldarrikatzen

Belartza 2-ko partaidetza prozesu polemikoa

2018-03-14: Prentsa oharra   Atzo Donostiako Udalbatzan Belartza 2-ko Plan Orokorraren Aldaketa Puntuala tramitatzeko “Herritarren Partaidetza Programa” deitu ziotena ospatu zen. Ekitaldiaren helburua proiektuaren zirriborroaren aurkezpena zen eta herritarrek polemika, salaketa eta gaitzezpenez josi zuten. Izan ere, bai atzoko deialdia eta baita aztergai zen dokumentua ere astebeteko aurrerapenez iragarri zituen Udalak bere web orrian. Gutxi

Arantza Ariztimuñok dimititzeko eskaeraren alde

2018-02-06 Aurreko astean Arantxa Ariztimuño Mendietako Foru zuzendariaren dimisioa eskatu zuen Ahal Dugu alderdiak Gipuzkoako Batzar Orokorretan, Natura 2000 sareko babestutako eremuetako legedia ez betetzeagatik. Eskariari EAJ alderdiak berehala erantzun dio, zuzendariari bere babesa eskainiz eta Ahal Dugu alderdia gezurretan ari dela salatuz. Gezurretan ari dena beste behin EAJ da. Izan ere, Arantxa Ariztimuñok 2015eko

Prentsa-oharra: Gipuzkoako Foru Aldundiko bi zuzendari Epaitegian deklaratzera deituak

Gipuzkoako Foru Aldundiko bi zuzendari, Obra Hidraulikoetakoa eta Mendietakoa, Tolosako Epaitegian deklaratzera deituak ustez lurralde antolamenduaren aurkako delituak egiteagatik Etzi, abenduak 13, Tolosako Epaitegian akusatu gisa deklaratzera deituta daude Gipuzkoa Foru Aldundiko Mendietako zuzendari Arantxa Ariztimuño (parke naturalen arduradun nagusia) eta orain arte Ingurumeneko zuzendaria izandakoa, Felix Asensio --gaur egun Obra Hidraulikoetako zuzendaria--, delituak izan

Berriro ere erasoan Lourdes Txikin

Gaur, atzo Biodibertsitatearen Eguna ospatu ostean, herritar askoren harridura eta haserrerako motozerren burrunba itzuli da Lourdes Txikira. Txikizioaren ostean lanak geldituta zeudela uste genuen, baina goizean dozena erdi zuhaitz bota dituzte bertan eta berriro ere umeak eskolan zeudela makina astuna, arrastradorea maldan gora eta behera ibili da. Badirudi segurtasunak orain ez duela lekurik segurtasunaren izenean

Lourdes Txikikoaren harira Enrique Ramos gezurretan

Gaurko prentsan irakurri ahal izan ditugu Enrique Ramos Hirigintza zinegotziaren adierazpenak eta zur eta lur gelditu gara. Gezurrak bata bestearen atzetik esan omen ditu eta horrek gure haserraldia eragin du. Umeen eta zuhaitzen artean aukeratzeari buruzko demagogia antzu bezain penagarria aparte utzita, esandako gezurrak banan bana ezeztatuko ditugu. Lehenik eta behin, premiazko eta larritasun handiko segurtasun kontua zela