Belartza 2-ko partaidetza prozesu polemikoa

Home/Aldarrikatzen/Belartza 2-ko partaidetza prozesu polemikoa

Belartza 2-ko partaidetza prozesu polemikoa

2018-03-14: Prentsa oharra

 

Atzo Donostiako Udalbatzan Belartza 2-ko Plan Orokorraren Aldaketa Puntuala
tramitatzeko “Herritarren Partaidetza Programa”
deitu ziotena ospatu zen. Ekitaldiaren
helburua proiektuaren zirriborroaren aurkezpena zen eta herritarrek polemika, salaketa eta
gaitzezpenez josi zuten.

Izan ere, bai atzoko deialdia eta baita aztergai zen dokumentua ere astebeteko aurrerapenez
iragarri zituen Udalak bere web orrian. Gutxi balitz, pasa den martxoak 7ra arte herritar eta
kolektiboek ez zuten honen berri izan, Añorgako portal bakan batzuetan Udalaren orri
informatibo batzuk agertu ziren arte. Zirriboroaren inguruan ere hainbat salaketa egin
zituzten auzotarrek, eduki teknikoak ulergaitza egiteaz gain astebeteko epeak ez duelako
honen azterketa eta abordatzea ahalbidetzen; jakinda bilkura hau dela proiektuaren
osaketan herritarron ekarpenak jasotzeko aukera bakarra.

Prentsa oharreko dokumentzioa (PDF; eus-es).

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.