Parke Naturala

Ospatu gurekin Ingurumen eguna

Ingurumenaren eguna (ekainak 5) Ekainaren 1ean: FESTA! Biodibertsitatearen eta ingurumenaren egunak ospatzeko. Loiolako Erriberako Auzo Elkartearekin batera. Giuseppe Verdi plazan, Donostiako Loiolako Erriberan. 10:00 diana albokariekin. 11:00 ipuin kontalaria (3-6 urte). 11:00 birziklaturiko gauzekin jostailuak egiteko tailerrak. 12:00 haur jolasak. 12:30 erromeria trikitilariekin. Ekainaren 2an: Mendi irteera Añarbeko Erreserba ezagutzera. Antolaketan: CVC, Urdaburu, Girizia, Eguzki,

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Ama Lurraren Munduko Eguna aspaldikoa den aldarrikapen historikoa gogora ekarriz ospatu nahi: Leitzaran Parke Naturala!

90. hamarkadaren hasieran alderdi politikoek eta agintariek agindutakoa betetzeko unea iritsi dela uste dugu. Ordungo aldarrikapena eta han pizturiko sua ez dira urte hauetan guztietan itzali, eta Leitzaran ibaia eta bere ertzak Biotopo babestua izendatu baziren ere, arroaren parte bat gerora Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL-LIC) eta berriki Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE-ZEC) bilakatu badira ere, kanpoan