GKL-LIC

Home/Tag: GKL-LIC

Berriro ekin diogu Mendizorrotz babesteko kanpainari

Joan den asteazkenean, 2014-02-19, Donostiako Ingurumen Aholkularitza Kontseiluan Udalari Mendizorrotzen GKL bat sortzeko urratsak eman ditzan eskatu genion Aranzadi Zientzia Elkartearen oniritziz. IAKren babesa lortu genuen eta Donostiako Udal Gobernuarentzat "lehentasuna" ez den, ibilbidea abiarazteko konpromisoa agertu zuen. "Prozesua bultzatzeko Orio, Usurbil eta Igeldoko ordezkariekin bilduko direla" gaineratu zuen. Ea behingoz proposamena aintzat hartzen den.

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Ama Lurraren Munduko Eguna aspaldikoa den aldarrikapen historikoa gogora ekarriz ospatu nahi: Leitzaran Parke Naturala!

90. hamarkadaren hasieran alderdi politikoek eta agintariek agindutakoa betetzeko unea iritsi dela uste dugu. Ordungo aldarrikapena eta han pizturiko sua ez dira urte hauetan guztietan itzali, eta Leitzaran ibaia eta bere ertzak Biotopo babestua izendatu baziren ere, arroaren parte bat gerora Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL-LIC) eta berriki Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE-ZEC) bilakatu badira ere, kanpoan