Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Ama Lurraren Munduko Eguna aspaldikoa den aldarrikapen historikoa gogora ekarriz ospatu nahi: Leitzaran Parke Naturala!

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Ama Lurraren Munduko Eguna aspaldikoa den aldarrikapen historikoa gogora ekarriz ospatu nahi: Leitzaran Parke Naturala!

90. hamarkadaren hasieran alderdi politikoek eta agintariek agindutakoa betetzeko unea iritsi dela uste dugu. Ordungo aldarrikapena eta han pizturiko sua ez dira urte hauetan guztietan itzali, eta Leitzaran ibaia eta bere ertzak Biotopo babestua izendatu baziren ere, arroaren parte bat gerora Garrantzi Komunitarioko Lekua (GKL-LIC) eta berriki Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE-ZEC) bilakatu badira ere, kanpoan babesik gabe azalera handiegia geratu zen eta ondorioz garai hartako babes-gogoa ez da orain arte asetu. EAJ-PNVri eta BILDUri (orduan Herri Batasunak sinatu zuen hitzarmena) behingoz hitza betetzeko eskatzen diegu eta 1991n adosturikoari, eta batez ere esandakoari eutsiz, Leitzarango Parke Naturala sortzea.

Informazio gehiago: prentsa oharra. Leitzarango Parke Naturaleko mapa (PDF, 10 Mb)

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.