Ospatu gurekin Ingurumen eguna

Home/Sentsibilizazioa/Ospatu gurekin Ingurumen eguna

Ospatu gurekin Ingurumen eguna

Ingurumenaren eguna (ekainak 5)

Ekainaren 1ean: FESTA! Biodibertsitatearen eta ingurumenaren egunak ospatzeko. Loiolako Erriberako Auzo Elkartearekin batera. Giuseppe Verdi plazan, Donostiako Loiolako Erriberan.
10:00 diana albokariekin.
11:00 ipuin kontalaria (3-6 urte).
11:00 birziklaturiko gauzekin jostailuak egiteko tailerrak.
12:00 haur jolasak.
12:30 erromeria trikitilariekin.

Ekainaren 2an: Mendi irteera Añarbeko Erreserba ezagutzera. Antolaketan: CVC, Urdaburu, Girizia, Eguzki, Ekologistak Martxan. Izena-emateko (CVC): 943 271 866

Ekainaren 5ean: Hitzaldia: “Zergatik baso erreserba Añarben?” Kiko Alvarez biologoak eskainiko du. Koldo Mitxelena kulturunean. 19:00etan. Laguntzaileak: Eguzki eta Ekologistak Martxan.

Ozeanoen eguna (ekainak 8)

About the Author:

Leave A Comment

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.