ingurumena

Blog berria ARGIAn

Berriki ARGIA aldizkariko web gunean Haritzaldeko kide batek blog bat abian jarri du. http://www.argia.com/blogak/itsaslabarretik/ Bisitatu, merezi du eta! Azken bidalketa marmokei buruz, aurrekoa, bereziki kezkagarria, kontsumo baxuko bonbilen inguruan, ARGI IBILI!!

Ingurumen egunean parte hartu!

"Donostiako ezkatadunak" hitzaldia 50 bat pertsona gerturatu ziren Ikasbide ikastolan eman zen hitzaldira. Gehiengoak umeak ziren esta suge bat bizirik ikusteko aukera izanak, ikaragarri gustatu zitzaien. Santa Klara uhartera txangoa 75 pertsona gerturatu ziren uhartera, 2 txalupatan. Badiatik bueltatxo baten ondoren iritsi ziren eta bertan zeuden animalia ezberdinak bilatu eta ikusi zituzten. Itsasoan bizi direnen

Ospatu gurekin Biodibertsitate eguna

Maiatzaren 22an: hitzaldia: “Donostiako ezkatadunak: gure lagunak narrastiak” Loiolako Erriberako Ikasbide Ikastolan. 18:00etan. Hizlaria: Xabier Rubio (Haritzalde N.E eta Aranzadiko Z.E.ko kidea). Umeei zuzendaturiko saioa. Laguntzailea: Loiolako Erriberako Auzo Elkartea. Maiatzaren 24an: hegoaldeko zuhaitz-igeltxoaren bizilekura bisita gauez. BERTAN BEHERA UTZITA.  Eguraldi txarra dela eta, eskeinitako jarduera ezin da burutu. Data berri bat dugunean argitaratuko dugu.