Ospatu gurekin Biodibertsitate eguna

Ospatu gurekin Biodibertsitate eguna

Maiatzaren 22an: hitzaldia: “Donostiako ezkatadunak: gure lagunak narrastiak” Loiolako Erriberako Ikasbide Ikastolan. 18:00etan. Hizlaria: Xabier Rubio (Haritzalde N.E eta Aranzadiko Z.E.ko kidea). Umeei zuzendaturiko saioa. Laguntzailea: Loiolako Erriberako Auzo Elkartea.

Maiatzaren 24an: hegoaldeko zuhaitz-igeltxoaren bizilekura bisita gauez. BERTAN BEHERA UTZITA.  Eguraldi txarra dela eta, eskeinitako jarduera ezin da burutu. Data berri bat dugunean argitaratuko dugu.

Maiatzaren 26ean: Txalupan Ondarreta-Santa Klara uharteko mareartera bisita. 10:00etan kaian (ugartera doazen motoren irteeran). Aitziber Egañaren eskutik (Haritzalde, APSAS eta Aranzadi Z.E.ko kidea). BETETA DAGO. Foiletoa: Urgulleko sugandilak (PDF).

Ekainaren 1ean: FESTA! Loiolako Erriberako Auzo Elkartearekin batera.
Giuseppe Verdi plazan, Donostiako Loiolako Erriberan.
10:00 diana albokariekin
11:00 ipuin kontalaria (3-6 urte bitartean)
11:00 birziklaturiko gauzekin jostailuak egiteko tailerrak
12:00 haur jolasak
12:30 erromeria trikitilariekin.

Informazio gehiago: egitarau osoa (PDF).

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.