hegoaldeko zuhaitz-igela

Donostiako Udalak Igarako kanpinaren obrak geldiarazten ditu

Diario Vascon agitaratu den albistearen arabera, Donostiako Udalak obrak geldiarazi ditu beharrezkoak diren baimen guztiak ez zituztelako. Albistearen muina: "El consistorio asegura que la obra se ha iniciado sin contar con los permisos de Medio Ambiente y Arquitectura, por lo que se ha dado orden de paralizarla, iniciándose el oportuno expediente sancionador". Informazio gehiago: albistea

Hegoaldeko zuhaitz-igeltxoaren Kudeaketa Plana, lardaskeria galanta. Apo lasterkariarekin berdin?

Ezagutu Haritzaldek aurkezturiko komunikazioan zer kontatu genuen Bilbon burutu zen IV. Biodibertsitateko Kongresuan. Hitzaldiak zeraman izenburua: “Planes de gestión de fauna amenazada: ¿herramientas de rescate de la biodiversidad vasca?” (PDF). Hegoaldeko zuhaitz-igeltxoaren Kudeaketa Plana, lardaskeria galanta. Apo lasterkariarekin berdin? Komunikazioaren aurkezpena (Powerpoint). Bideoa testuaren behekaldean. Kudeaketa-planak lege betebeharrak dira.  Euskal Herrian 42 ornodun espezie dauzkagu “Espezie

Haritzaldek ahozko komunikazioa aurkeztuko du Biodibertsitateko Kongresuan

Datozen egunetan, 2013ko otsailaren 6, 7, 8 eta 9an, Bilbon ospatuko da Biodibertsitatearen IV. Kongresua eta I Iberiarra. "Planes de gestión de fauna amenazada: ¿herramientas de rescate de la biodiversidad vasca?" da haritzaldekidea den Maider Iglesias biologoak aurkeztuko duen komunikazioaren izenburua. Laburpena ikusteko sakatu hemen.

Igeldoko igeltxoaren etxea ezagutuz

Hezeguneen Munduko Eguna ospatzeko 2013an antolaturiko ekintzal ixteko, gaur, otsailak 3, igeltxoaren (hegoaldeko zuhaitz-igela, Hyla meridionalis) bizilekua ezagutzeko mendi ibilaldia burutu dugu. Kristina Enea Fundazioak antolaturik eta Xabier Rubio haritzaldekideak gidaturik 25 lagunek Santio Bideko eta GR121 bideko puxketa bana gurutzatu dute. Bisitatu dira 3 putzu: Iranguen, Egiluze I y Egiluze II. Eguraldi txarra zegoen iragarrita, euria