hezeguneak

OItsailak 2: Hezeguneen munduko eguna

Otsailaren 2an, larunbatean, etorri gurekin SARIA garbitzera AUZOLANA. Oria ibaian, Usurbilgo Sariako paduraren garbiketa. 10etan Sarian. Ibai ertzean ibiltzeko arropa egokia eramatea komeni da. Erabili garraio publikoa, iristeko erabili autobusa, Sarian ez dago eta tokirik autoa uzteko! Usurbilgo Udalaren babesaz burutuko da: eskularruak eta plastikozko poltsak emango dizkigu, eta gero gaikako zabor-bilketaz arduratuko da. Otsailaren

Hezeguneen munduko eguna: hezeguneek ura zaintzen dute

Datorren otsailaren 2an, urtero bezala Hezeguneen Nazioarteko eguna ospatuko da mundu mailan eta aurtengo leloak dio: "Hezeguneek ura zaintzen dute", ura eta bere kalitatea hezeguneekin duen lotura estua azpimarratuz. Nazio Batuek, UNESCOrekin lankidetzan, "Uraren Esparruko Lankidetzaren Nazioarteko Urtea" izendatu dute 2013a. Haritzalde Naturzaleen Elkarteak 20 urte bete berri ditu eta sorreratik, 1992an Donostiako azken paduren