Hezeguneen munduko eguna: hezeguneek ura zaintzen dute

Hezeguneen munduko eguna: hezeguneek ura zaintzen dute

Datorren otsailaren 2an, urtero bezala Hezeguneen Nazioarteko eguna ospatuko da mundu mailan eta aurtengo leloak dio: “Hezeguneek ura zaintzen dute”, ura eta bere kalitatea hezeguneekin duen lotura estua azpimarratuz. Nazio Batuek, UNESCOrekin lankidetzan, Uraren Esparruko Lankidetzaren Nazioarteko Urtea izendatu dute 2013a.

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak 20 urte bete berri ditu eta sorreratik, 1992an Donostiako azken paduren suntsiketaren aurka aritu baitzen, hezeguneen defentsa sutsua egin du eta urtero aldarrikatu du nazioarteko egun honetan hezeguneen eta uraren garrantzia.

Aurten 2 ekintza antolatu ditugu eguna eta gure urteurrena ospatzeko:

  • Otsailaren 2an, goizetik. AUZOLANA. Oria ibaian, Usurbilgo Sariako paduraren garbiketa. Inguruko natur taldeei, talde ekologistei, naturzaleei eta herritar guztiei gurekin elkarlanean aritzeko gonbitea luzatu nahi diegu. Laster prentsa oharra eta informazio gehiago izango duzue.
  • Otsailaren 3an, 11:00etan. Igeldoko kanpineko autobus geltokian. Mendi ibilaldia:Mendizorrotzeko hezeguneak: Igeldoko igeltxoaren bizilekuak ezagutuz“. Informazio gehiagorako begiratu gure Agenda.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.