Urpeko bataiua

Urpeko bataiua

Itsasoa ezgutzeko beste aukera bat eskeini nahi dizuegu Haritzaldetik eta Gipuzkoako Urpeko Jardueren Federakundearen (GUIF) eskutik, urpeko bataiua.

Itsasoan murgildurik arrainen modura arnasketo aukera izando duzu. Esperientzi berri bat edukitzeko aukera: ur azpian arnastea!

Zatoz eta Haritzalderekin parte hartu.

Non: Getarian. Balearri jatetxearen inguruan.

Data eta ordua: Irailak 24 igandean goizeko 10etan.

Plaza mugatuak: 15 bakarrik eta jarduera aurrera ateratzeko gutxienekoa 5 izando da.

Izan-ematea eta prezioa: Beharrezkoa eta banakakoa da. Taldetxo bat badago banakako izen-ematea egin, dirua bateratu daiteke baina emailez edo oharrean adierazi zeintzuk zareten taldean. Prezioa 15 € pertsonako. Irailaren 21etik aurrera izen-ematea bertan behera uzten dutenei ez zaie dirua itzuliko. Haritzaldeko kideei Getarian diru guztia itzuliko zaie. Besteei 10 € itzuliko zaie. Izena-ematea ziurtatzeko dagokion dirua Haritzaldeko kontuan sartua egon betar du irailaren 20ko eguerdiko 12:00ak baino lehen. Izenik gabe ez da inor onartuko. Jarduera 12 urtetik gorakoentzat aurreikusia dago bakarrik.

Itsasoaren egoeraren arabera bertan behera geratu daitekeen jarduera eta ez da dirua itzuliko.

 

15 €ak jarduerako segurua eta materialaren erabiliera sustatzeko da. GUIFek bolondresen bidez jarduerak antolatzen dituen federakundea da.

 

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.