Bertoko hazi banaketa

  • Reparto de semillas autóctonas de 2016
  • Reparto de semillas autóctonas de 2016

Bertoko hazi banaketa

Donostian 19. urtez egiten dugun bertoko zuhaitzen hazi-banaketa egingo dugu. Aurten haritz, arte, pago, astigar zuria eta lizarren haziak izango ditugu. Banaketa debaldekoa izango da. Haziekin batera nola erein eta gero zuhaitzak nola landatu behar diren azaltzen duen eskuorria ere banatuko dugu. Gainera mahaien inguruan panelak jarriko ditugu Euskal Herriko hainbat zuhaitz eta zuhaixken informazioarekin.

Ekintza honen bidez, gizarteari zuhaitzen garrantziaz ohartarazi nahi diogu. Era berean, natura jendeari hurbildu nahi diogu, gure landaretza ezagutzeko aukera emanez.

Urte hauetako datu batzuk:
• 63.000 hazi inguru banatu ditugu.
• 12.000 biztanle baino gehiago gure postutik pasa dira.

Informazio gehiagorako: prentsa oharra.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.