Zumaiako itsasaldiko zabalgunera bisitaldi gidatua

Home/Sentsibilizazioa/Zumaiako itsasaldiko zabalgunera bisitaldi gidatua

Zumaiako itsasaldiko zabalgunera bisitaldi gidatua

Maiatzaren 22an Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna da eta berau ospatzeko maiatzaren 17an, igandea, Zumaira goaz itsasoko fauna eta flora ikustera.

Goizean Itzurun hondartzatik abiatuta, inguruko mararte zabalgunean ibiliko gara bertako izadia ezagutzen.
Bazkaria, hondartzan, bakoitzak etxetik eramandakoa elkarbanatuz.
Arratsaldez, Flysha ikusteko itsasontziz ibiliko gara.

Animatu eta zatoz gurekin!

Izema-ematea beharrezkoa da (izen, 2 abizen, jaiotze data, NA eta harremanetarako telefonoa): naturzale [at] haritzalde.org

Prezioa
Haritzaldeko kideentzat: 5 €/helduko eta 0 €/umeko.
Kideak EZ direnentzat: 10 €/helduko eta 5 €/umeko.
Familiak, 2 heldu eta 2 ume edo gehiago dutenentzat, 20 €.

Prezioa pertsoneko 18 € litzateke eta Haritzaldek bere gain kopuruaren zenbateko zati bat hartuko du, jarduera babestuz.

– See more at: http://webcache.googleusercontent.com/search?q=cache:_td2ztKf1RAJ:www.haritzalde.org/2015/05/+&cd=1&hl=eu&ct=clnk&gl=es#sthash.acpdOduc.dpuf

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.