Bisital gidatua Zumaira

Bisital gidatua Zumaira

Igandean, maiatzaren 17an, eguraldi kaxkarrari aurre eginez lagun talde bat gerturatu ginen Zumaira. Goizean itsasaldi beheran putzuetan zeuden itsas animalia eta landareak ikusten aritu gienen Itzurun hondartzaren alboan. Denetik ikusi genuen: alga berde, gorri eta arre desberdinak, holoturia, poliketoak, arrainak, txiba eta arrain arrautzak, karramarro ermitariak, nekora, itsas marraskiloak eta abar.

Arratsalderako oskarbi zegoen zerua eta itsasontziz abiatu ginen Algorrira. Leire, hezitzaileak, Zumaiako geologiari buruzko informazio eta azalpen asko eman zizkigun. Flyscha zer zen azaldu zigun eta guk liburu moduan orrialdeak ikusi genituen!

Beste bisitaldi bat antolatu beharko genuela argi geratu zitzaigun guztioi, flyscha bertatik ikusi eta ikuitzeko eta ondoren Santiago eta Bedioko padurak ikusteko. Deba Zumaia Biotopoa eta Geoparkea etxetik gertu edukitzea luxuzko ondasunak dira!

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.