Urumea ezagutzeko datak!

Home/Sentsibilizazioa/Urumea ezagutzeko datak!

Urumea ezagutzeko datak!

Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak

Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten traineruz eta ertzetik ibilaldi ederra eginez. Oraingoan, gorrek ere gozatu ahal izango dute, aurretik ohartarazita.

Jarduera Cristina Enea Fundazioak antolatu ohi dituen “HidroLogikak” izeneko zikloarekin bat egiten du eta Haritzaldek eskaintzen duen Urumea, bere giza Alderdia izeneko argazki erakusketaren inguruan kokatzen da.

Edukiak: Zer da/zein dira estuarioa, ibaia, ekosistemak, padura, ertzetako landaredia, bertoko ibar-basoa, landare inbaditzaileak, ibaiko biztanleak (arrainak, hegaztiak, ugaztunak…), fauna inbaditzailea, prozesuak (uholdeak eta mareak kasu) eta bitxikeria ugari.

Natura ez ezik ondare historikoa, kulturala eta etnografikoa ezagutzeko parada emango digu. Eta auzoak,baserriak, zubiak…

Galduko al duzu?

  • Noiz-zer:
  • Azaroaren 8an, larunbata. 16:30etan. Traineruz. Euskaraz.
  • Azaroaren 9an, igandea. 11:00etan. Oinez. Gazteleraz.
  • Azaroaren 22an, larunbata. 16:30etan. Traineruz. Elebietan.
  • Azaroaren 23an, igandea. 11:00etan. Oinez. Elebietan.
  • Iraupena: Trainerua: 1h 30 min inguru. / ibilaldia: 2 ordu inguru.
  • Ibilbidea: Loiolako Erribera- Martuteneko 27 Poligonoko zubia.
  • Salneurria: Ibilaldia doan. Trainerua: 5 € (Kostu erreala 25€).
  • Kopurua: MUGATURIK. Trainerua: 9 lagun / ibilaldia: 25 lagun.
  • Adin minimoa: Trainerua: 12 urte /Ibilaldia: Adin guztiak, baita umeen aulkiak ere.
  • Informazioa: Gorrek eta itsuek ere parte hartu dezakete aurretik ohartarazita. Traineruan nahiz piraguetan ibiltzeko arropa erosoa eraman, hobe kiroletakoa. Badaude aldagelak eta dutxa hartzeko aukera.

* Ibilaldiak: naturzale@haritzalde.org

 

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.