Hazi banaketa

  • Haritza

Hazi banaketa

Aurten Donostian banatuko ditugu bertoko zuhaitzen haziak.
Helburu nagusiak zuhaitz eta basoen garrantzia azpimarratzea, eta naturaren kontserbazioa sustatzea dira. Horretarako beste xede txiakiago batzuk lantzen dira:

  • Zein espezie diran bertokoak, nola erein haziak eta zaintzeko dituzten beharrak azaltzea.
  • Norberak bere etxean zuhaitza nola jaio eta hazten den ikustea.
  • Zuhaitzak urtebete edo 2 urte (edo gehiago) dituenenan gure mendietan landatzea.

Banatuko diren zuhaitz hazien fitxak: haritza, pagoa, lizar arrunta eta astigar zuria.
Noiz: Azaroaren 1ean eta 2an, 10:00etatik 20:0etara.
Non: Donostian. La Kontxako pasealekuan (eguraldi eguzkitsuarekin); Gipuzkoako plazako arkupeetan (eguraldi euritsuarekin).
Etor zaitez zure hazien bila!
Zaindu eta defendatu gure basoak, bertokoak!

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.