Bisitaldi gidatua Santa Klara uhartera

Home/Sentsibilizazioa/Bisitaldi gidatua Santa Klara uhartera

Bisitaldi gidatua Santa Klara uhartera

Zatoz gurekin marearte gunean bizi den fauna eta flora ezagutzera!

Donostiako hiri bertan dugun altxorra ezagutzeko aukera paregabea da. Alde batetik, itsasertzeko animaliak eta landareak eta bestetik uharteko sugandila bereziak!

Egitaraua
10:00etan Donostiako mollaberrian dagoen uhartera joateko motorren leihatilan. Itsas hondoa ikusi daitekeen txalupa hartuko dugu uhartera joateko. Ibilbidea (urdinezkoa).
10:30tan uharteko marearte guneari bisita gidatua, Aitziber Egañaren eskutik.
12:00tan uharteko sugandilen mundua eta beraien ezaugarriak.
13:00tan portura bueltatzeko txalupa.

Noiz: urriak 25 larunbata.

Ordua: 10:00tan Donostiako portuan.

Prezioak: 5 euro (4 laguneko faminilia, 2 heldu eta 2 ume) eta 3 euro (banakako helduak zein binako familiak, heldu bat ume bat).

Izen-ematea: plaza mugatuak. Beharrezko datuak (izena eta bi abizen, jaiotze data, harremanetarako telefonoa) emailez bidali.

Haritzaldek sustatutako jarduera.

Oharra: Aldatzeko jantziak eta busti daitezkeen zapatak eraman. Eguraldiaren arabera bertan behera geratu daiteke.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.