natura

Ama Lurra defendatzeagatik jazarpena eta indarkeria pairatzen dutenekin elkartasuna

Gaur bezalako egun batean, abenduaren 22an, Chico Mendes erahil zuten giza-eskubideak eta Amazonia defendatzeagatik. Horrelako data batean, Haritzalde Naturzaleen Elkartetik Natura eta ingurumenaren alde lan egiteagatik, Ama Lurra defendatzeagatik, jazarpena eta indarkeria jasan eta jasaten ari direnei gure elkartasuna adierazi nahi diegu. Asko dira hildakoak, ezagunak eta anonimoak, urrutikoak eta gertukoak, Gladys del Estal kasu.