metroa

Home/Tag: metroa

Metroari STOP: Kostaseko alegazioei buruzko prentsaurrekoa eta bilera deialdia!

Satoralaiaren prentsaurrekoa Donostian Metroaren Pasantearen egitasmoa atzera botatzea eskatzeko Itsasertzetako Zerbitzuan hainbat alegazio egin dira Satorralaia bizilagunen mugimenduak prentsaurrekoa eman du gaur Donostian, Metroaren Pasantearen obrak burutzeko helburuarekin Kontxako hondartzan herri jabariko itsas-lurrak okupatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera dela eta, azken egunotan Itsasertzetako Zerbitzu Probintzialean aurkeztu diren alegazioen berri emateko. Bizilagunen mugimendu honek sustaturik egunotan

Donostian metroa gelditu!

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, ekainaren 18an manifestazioa burutu zen. Ehundaka lagun urbildu ziren Easo plazara, bertatik irten eta Boulevarrerako bidean egin zutelarik. Manifestazioko leloak: Metroa Gelditu, herriari galdetu / STOP pasante del metro, consulta popular izan ziren. Haritzaldek noski, bat egiten du mugimenduarekin. Sinadura bilketa kanpaina abian dute eta Donostian erroldatuak dauden adin nagusiko orok sinatu dezakete.

Metroa Gelditu, herriari galdetu

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak bat egiten du Satorralaiaren deialdiarekin eta gonbidatu egiten zaituzte bertan parte hartzera. Hitzordua: ekainaren 18an eguerdiko 12etan Easo Plazatik abiatuko gara.   "Metroa Gelditu, herriari galdetu" Joan den urteko abenduan, kalera atera ginen Donostiako metro "pasantea" edo igarobidearen proiektua gelditzea eskatzeko, egitasmo hori beharrezkoa ez delako. Halaber, proiektuaren hasieratik nozitu dugun gardentasun falta